1
00:01:09,840 --> 00:01:11,400
Zure menpean jartzen naiz.

2
00:01:41,120 --> 00:01:42,480
Esan duzun hori,

3
00:01:43,320 --> 00:01:44,760
menpean jartzeari buruz?

4
00:01:47,440 --> 00:01:48,680
Benetan esan duzu?

5
00:01:52,560 --> 00:01:53,400
Bai.

6
00:02:02,080 --> 00:02:03,560
Ardo kopa bat nahi dut.

7
00:02:29,720 --> 00:02:31,040
Hauek dira arauak.

8
00:02:32,880 --> 00:02:36,720
Nire abisuaren zain egongo zara.
Ezin zara besterik gabe agertu.

9
00:02:36,720 --> 00:02:40,480
Horma hauetatik kanpo,
ez da ezer gertatuko nire baimenik gabe.

10
00:02:41,240 --> 00:02:43,720
Nire aukera da zure menpean jartzea.

11
00:02:43,720 --> 00:02:45,160
Ulertzen duzu?

12
00:02:48,720 --> 00:02:50,080
Boterea emango dizut.

13
00:02:51,240 --> 00:02:52,600
Onartzen baduzu,

14
00:02:54,320 --> 00:02:57,440
orduan, gela honetan,
nahi dugun bezala joka dezakegu.

15
00:03:02,320 --> 00:03:03,320
Jarri belauniko

16
00:03:03,960 --> 00:03:05,800
eta zure eskuetan izango nauzu.

17
00:04:01,360 --> 00:04:02,200
Barkatu.

18
00:04:08,440 --> 00:04:09,440
Zer da?

19
00:04:13,680 --> 00:04:16,600
Nire pentsamenduei
eta ametsei buruzko egunerokoa.

20
00:04:17,800 --> 00:04:20,120
Ahaztu nahi ez ditudan gauzei buruzkoa.

21
00:04:22,360 --> 00:04:23,280
Irakur dezaket?

22
00:04:25,560 --> 00:04:26,400
Ez.

23
00:04:31,760 --> 00:04:32,600
Oraindik ez.

24
00:04:34,920 --> 00:04:36,640
Jayri irakurtzen uzten diozu?

25
00:05:13,880 --> 00:05:15,440
Noiz zoaz Anna ikustera?

26
00:05:16,960 --> 00:05:17,880
Ordubete barru.

27
00:05:18,920 --> 00:05:21,000
Dutxatu eta geltokira joango naiz.

28
00:05:21,680 --> 00:05:23,440
Serio bihurtzen ari da, ezta?

29
00:05:24,040 --> 00:05:25,000
Zeharo.

30
00:05:25,640 --> 00:05:29,080
Parisera eramateko irrikan nago.
Garrantzitsua da guretzat.

31
00:05:34,760 --> 00:05:35,600
Bai.

32
00:05:36,680 --> 00:05:38,040
Bueno, ikusi arte.

33
00:05:44,960 --> 00:05:47,160
Tira, lagun. Goazen.

34
00:06:02,080 --> 00:06:02,920
Aupa.

35
00:06:02,920 --> 00:06:05,120
Beste norbait aurkeztu nahi dizut.

36
00:06:05,760 --> 00:06:08,600
- James.
- Kaixo.

37
00:06:08,600 --> 00:06:11,960
Nire suhia, William,
haur-medikuntzako ordezkari berria.

38
00:06:11,960 --> 00:06:13,000
Urte askotarako.

39
00:06:13,000 --> 00:06:17,520
Berari esker, sailak kontuak emango ditu.

40
00:06:18,040 --> 00:06:19,280
Barkatu, segundo bat.

41
00:06:23,960 --> 00:06:27,200
{\an8}18:00ETAN NIRE APARTAMENTUAN.

42
00:06:32,600 --> 00:06:35,720
Barkatu, Edward.
Larrialdia daukat ospitalean.

43
00:06:44,160 --> 00:06:46,120
EZ ETORRI.

44
00:07:04,720 --> 00:07:06,000
Annaren laguna naiz.

45
00:07:06,720 --> 00:07:08,760
Ez dit esan inor etorriko zenik.

46
00:07:10,640 --> 00:07:11,480
Barkatu.

47
00:07:12,360 --> 00:07:13,960
- Zu zara?
- Peggy.

48
00:07:15,480 --> 00:07:16,800
Apartamentua nirea da.

49
00:07:19,520 --> 00:07:21,840
- Etortzeko esango diot?
- Ez, ez kez...

50
00:07:21,840 --> 00:07:25,920
Anna, zure laguna etorri da.
Agurtu nahi zintuen, ez al da atsegina?

51
00:07:30,520 --> 00:07:31,760
Lanpetuta zaudete.

52
00:07:31,760 --> 00:07:35,720
Ardo botila bat irekiko dut.
Gera zaitez kopa bat hartzera, bale?

53
00:07:41,120 --> 00:07:42,560
Ez etortzeko esan dizut.

54
00:07:43,720 --> 00:07:45,320
Zure mezua ikusi berri dut.

55
00:07:47,200 --> 00:07:48,040
Nor da?

56
00:07:49,560 --> 00:07:53,240
Betiko laguna.
Hirira datorrenean, hemen geratzen da.

57
00:07:53,240 --> 00:07:55,400
Apartamentua zaintzen diot.

58
00:07:57,960 --> 00:07:58,880
Eta ezagutu ba...

59
00:08:00,720 --> 00:08:02,240
Ez duzu nor zaren esan.

60
00:08:03,600 --> 00:08:04,440
Jakina ezetz.

61
00:08:05,760 --> 00:08:07,440
Ez kezkatu, beraz.

62
00:08:45,040 --> 00:08:47,160
Zerbait gertatzen zaigu, nik uste.

63
00:08:56,960 --> 00:08:59,080
Ezin zaitut imajinatu afera izaten.

64
00:09:04,920 --> 00:09:05,760
Ez da

65
00:09:07,280 --> 00:09:08,160
afera.

66
00:09:15,640 --> 00:09:16,680
Ondo gaude?

67
00:09:20,400 --> 00:09:21,480
Aste hauetan

68
00:09:23,120 --> 00:09:25,280
oso lanpetuta egon naiz, bale?

69
00:09:27,120 --> 00:09:27,960
Badakit.

70
00:09:31,160 --> 00:09:33,600
Jayk Parisera eramango du Anna.

71
00:09:33,600 --> 00:09:36,040
Zergatik ez dugu guk ere zerbait egiten?

72
00:09:36,640 --> 00:09:39,640
Erreserba bat egin nezake
kostaldeko lekuren batean.

73
00:09:40,440 --> 00:09:41,920
Ideia zoragarria dirudi.

74
00:09:46,720 --> 00:09:49,200
- Beharbada egoera...
- Baretzen denean?

75
00:09:51,520 --> 00:09:52,360
Bai, badakit.

76
00:10:39,680 --> 00:10:40,680
Nor zara?

77
00:10:49,800 --> 00:10:51,440
Utzi egunerokoa irakurtzen.

78
00:10:56,080 --> 00:10:57,240
Irabazi behar duzu.

79
00:11:03,080 --> 00:11:03,920
Gu gara.

80
00:11:04,760 --> 00:11:06,840
Elkarrekin egon ginen azken aldian.

81
00:11:14,920 --> 00:11:16,880
Jayri buruz ere idazten duzu?

82
00:11:21,000 --> 00:11:22,840
Zergatik jakin nahi duzu hori?

83
00:11:25,960 --> 00:11:26,800
Ba

84
00:11:28,080 --> 00:11:29,480
nahi dudalako ulertu

85
00:11:30,840 --> 00:11:31,680
daukagun hau.

86
00:11:33,240 --> 00:11:35,240
Baita berarekin daukazun hori ere.

87
00:11:46,240 --> 00:11:47,960
Ba al daki hona zatozela?

88
00:11:50,680 --> 00:11:52,840
Ez du galderarik egiten.

89
00:12:05,320 --> 00:12:07,160
Eta egia jakiten badu?

90
00:12:10,760 --> 00:12:12,600
Beste egia asko daude.

91
00:12:14,800 --> 00:12:17,200
Esan bezala, sekretuak izaten uzten dit.

92
00:12:20,120 --> 00:12:21,360
Eta oker bazaude?

93
00:12:22,120 --> 00:12:22,960
Aski da.

94
00:12:24,640 --> 00:12:25,760
Elkar daukagu.

95
00:12:26,680 --> 00:12:29,720
Utzi bakean
nire bizitzako gainerako pertsonak.

96
00:12:32,000 --> 00:12:33,440
Hark asko du zuregandik.

97
00:12:36,360 --> 00:12:37,600
Nik gehiago nahi dut.

98
00:12:41,360 --> 00:12:43,640
Galdera asko ditut.

99
00:12:43,640 --> 00:12:46,920
Bueno, orduan,
galderekin bizitzen ikasi beharko duzu.

100
00:12:48,120 --> 00:12:49,520
Zer behar duzu?

101
00:12:51,240 --> 00:12:52,200
Ba

102
00:12:53,560 --> 00:12:54,480
zerbait.

103
00:12:56,400 --> 00:12:57,960
Ez dakien zerbait.

104
00:13:06,960 --> 00:13:07,800
Ongi da.

105
00:13:11,720 --> 00:13:13,320
Anaia bat izan nuen behin.

106
00:13:13,320 --> 00:13:14,440
Aston.

107
00:13:16,480 --> 00:13:18,160
Bere buruaz beste egin zuen.

108
00:13:20,800 --> 00:13:22,520
Inork ez zuen jakin zergatik.

109
00:13:26,240 --> 00:13:28,600
Nik esango dizut zergatik, nahi baduzu.

110
00:13:35,760 --> 00:13:37,360
Nitaz maiteminduta zegoen.

111
00:13:40,280 --> 00:13:41,120
Zer?

112
00:13:41,640 --> 00:13:44,080
Erabat obsesionatuta zegoen.

113
00:13:46,360 --> 00:13:49,080
Ezetz esan niolako
egin zuen bere buruaz beste.

114
00:13:51,880 --> 00:13:54,240
Nire erruz egin zuen bere buruaz beste.

115
00:13:57,040 --> 00:13:58,440
Sentitzen dut.

116
00:13:59,920 --> 00:14:00,760
Ez sentitu.

117
00:14:04,880 --> 00:14:06,120
Nahikoa da zuretzat?

118
00:14:08,760 --> 00:14:10,080
Jayk badaki?

119
00:14:13,000 --> 00:14:14,920
Aston hil zela baino ez daki.

120
00:14:18,600 --> 00:14:19,440
Eskerrik asko.

121
00:14:25,760 --> 00:14:27,720
Jakiteak gauzak aldatzen ditu?

122
00:14:32,040 --> 00:14:32,880
Ez.

123
00:14:35,360 --> 00:14:36,480
Beharko luke ba.

124
00:14:39,360 --> 00:14:41,920
Pertsona hautsiak arriskutsuak direlako.

125
00:14:43,560 --> 00:14:45,160
Biziraun dezaketela dakite.

126
00:15:45,920 --> 00:15:46,760
Sally.

127
00:15:48,000 --> 00:15:48,840
Ondo zaude?

128
00:15:49,360 --> 00:15:50,480
Bai,

129
00:15:51,160 --> 00:15:53,120
musikan galduta nengoen.

130
00:15:54,520 --> 00:15:56,520
Noiztik entzuten duzu musika?

131
00:16:13,000 --> 00:16:15,680
Zerbait inozoa egingo du Parisen.

132
00:16:16,600 --> 00:16:18,360
- Barkatu?
- Jay.

133
00:16:19,080 --> 00:16:22,320
Ez nintzateke harrituko
eraztun bat emango balio.

134
00:16:25,200 --> 00:16:27,720
Seguru ezetz.
Goizegi da horretarako, ezta?

135
00:16:28,560 --> 00:16:30,040
Maitasunez gainezka dago.

136
00:16:30,600 --> 00:16:31,640
Obsesionatuta.

137
00:16:32,320 --> 00:16:34,840
Eta nor da bera? Ia ez dugu ezagutzen.

138
00:16:35,680 --> 00:16:38,040
- Hala nahiko du.
- Baina zergatik?

139
00:16:38,560 --> 00:16:40,920
Jendeak bizitza pribatua merezi duelako.

140
00:16:40,920 --> 00:16:43,840
Ene, zu ere obsesionatuta zaude.

141
00:16:45,120 --> 00:16:46,080
Bueno, zu ez?

142
00:16:47,840 --> 00:16:50,200
Ez dut asko pentsatu neskarengan.

143
00:16:53,640 --> 00:16:54,760
Ba beharko zenuke.

144
00:16:58,560 --> 00:17:00,400
Gure semea maiteminduta dago.

145
00:17:01,240 --> 00:17:03,800
Emakumea betiko sar liteke gure bizitzan.

146
00:17:12,400 --> 00:17:13,480
Non geratuko dira?

147
00:17:14,000 --> 00:17:17,920
Annak aukeratutako leku batean,
Hôtel Dumasen.

148
00:17:19,400 --> 00:17:21,520
Hartleyra goiz etorriko zara, beraz?

149
00:17:26,640 --> 00:17:27,760
Ez, ez dut uste.

150
00:17:29,680 --> 00:17:32,480
Baliteke ostegunean
Bruselara joan behar izatea.

151
00:17:32,480 --> 00:17:33,440
Ai, ez.

152
00:17:34,080 --> 00:17:38,280
Badakit, barkatu. Batzarra dago
Europako osasun-politiken inguruan.

153
00:17:38,960 --> 00:17:42,080
Egun hori
elkarrekin lasai igarotzea espero nuen.

154
00:18:04,840 --> 00:18:09,400
<i>Pariserako hurrengo zerbitzua
hogei minutu barru aterako da.</i>

155
00:18:09,400 --> 00:18:11,720
<i>Mesedez, joan hirugarren nasara.</i>

156
00:19:14,440 --> 00:19:15,880
- Kaixo.
- Kaixo.

157
00:19:15,880 --> 00:19:16,800
Eskerrik asko.

158
00:19:53,640 --> 00:19:57,440
<i>Voulez-vous</i> xanpain apur bat edan,
<i>mademoiselle</i>?

159
00:19:57,440 --> 00:20:00,600
- Zer?
- Parisko klixe guztietan maisua naiz.

160
00:20:00,600 --> 00:20:01,960
Ez naiz kexatuko.

161
00:20:02,560 --> 00:20:05,040
Hau dena bakarrik edango dudala uste dute.

162
00:20:08,080 --> 00:20:08,920
Azkarra.

163
00:20:26,440 --> 00:20:27,560
Garrantzitsua da?

164
00:20:29,200 --> 00:20:30,040
Ez.

165
00:20:41,200 --> 00:20:42,600
<i>Harrera, arratsalde on.</i>

166
00:20:42,600 --> 00:20:45,520
Arratsalde on. Barton andrea, mesedez.

167
00:20:45,520 --> 00:20:48,120
<i>- Momentu bat.</i>
- Bere logelan dagoela uste...

168
00:20:48,120 --> 00:20:50,880
<i>- Hamargarrena.</i>
- Bai, hala da. Hamargarrena.

169
00:20:50,880 --> 00:20:52,080
<i>Hor duzu, jauna.</i>

170
00:20:53,880 --> 00:20:55,040
Nik erantzungo dut.

171
00:20:58,440 --> 00:20:59,280
Bai?

172
00:21:00,080 --> 00:21:03,240
Atera hoteletik eta zoaz kale amaierara.

173
00:21:06,000 --> 00:21:07,680
Bai, ongi da. Eskerrik asko.

174
00:21:11,160 --> 00:21:13,320
- Nork deitu du?
- Hoteleko harrerak.

175
00:21:14,360 --> 00:21:16,440
Logelarekin pozik geunden jakiteko.

176
00:21:21,680 --> 00:21:24,400
- Badut bizarra mozteko astirik?
- Noski.

177
00:21:29,320 --> 00:21:30,160
Egia esan,

178
00:21:31,600 --> 00:21:34,240
bitartean, arnasa hartzera aterako naiz.

179
00:21:34,240 --> 00:21:37,080
- Itxaroten baduzu, zurekin joan naiteke.
- Ez.

180
00:21:37,080 --> 00:21:38,560
Lasai hartu.

181
00:21:38,560 --> 00:21:40,200
Noski. Tira, ez berandutu.

182
00:22:00,320 --> 00:22:01,840
Zer ostia ari zara?

183
00:22:50,440 --> 00:22:52,560
Arauak hautsi dituzu, hona etorrita.

184
00:22:53,640 --> 00:22:56,000
Ezta okurritu ere gu jarraitzea.

185
00:23:11,920 --> 00:23:13,280
Galdu zinela uste nuen.

186
00:23:14,800 --> 00:23:17,280
- Erreserba egin beharko genuke.
- Barkatu.

187
00:23:19,120 --> 00:23:21,400
Migraina bat izaten hasia naiz.

188
00:23:23,000 --> 00:23:25,400
Benetan? Ez nekien migrainak zenituenik.

189
00:23:25,400 --> 00:23:27,800
Ohikoak ez badira ere, izugarriak dira.

190
00:23:28,320 --> 00:23:29,760
- Ene, ondo zaude?
- Bai.

191
00:23:37,000 --> 00:23:39,440
- Oheratu beharko nuke, ordea.
- Ongi da.

192
00:23:39,440 --> 00:23:40,360
Barkatu.

193
00:23:57,000 --> 00:23:59,920
Aizu, ziur zaude ez dela ezer gertatzen?

194
00:24:04,520 --> 00:24:06,480
Galderekin bizitzen ikasi, Jay.

195
00:24:49,680 --> 00:24:52,040
<i>Harrera, arratsalde on. Lagunduko dizut?</i>

196
00:24:53,400 --> 00:24:54,960
Kaixo, ingelesez badakizu?

197
00:24:54,960 --> 00:24:56,400
<i>- Bai.</i>
- Eskerrik asko.

198
00:24:56,400 --> 00:24:59,040
<i>Noski,</i> monsieur<i>. Zer behar duzu?</i>

199
00:25:00,080 --> 00:25:02,720
Badakizu hamargarren gela libratu den?

200
00:25:03,240 --> 00:25:05,040
<i>Egiaztatuko dut, jauna.</i>

201
00:25:07,400 --> 00:25:09,000
Hamargarren gela, <i>monsieur</i>.

202
00:25:12,480 --> 00:25:14,720
- Eskerrik asko.
- Ez horregatik. Agur.

203
00:27:58,760 --> 00:28:01,840
<i>Mantendu zure gauzak zurekin une oro.</i>

204
00:28:01,840 --> 00:28:06,040
<i>Gainbegiratu gabeko ekipajea
kendu eta suntsitu egin daiteke.</i>

205
00:28:08,320 --> 00:28:09,160
Zoaz zu.

206
00:28:10,360 --> 00:28:11,960
Ez naiz konpainiarik onena.

207
00:28:11,960 --> 00:28:15,720
- Ez zaitut besterik gabe utziko.
- Etxera joan behar dut.

208
00:28:16,600 --> 00:28:19,280
Bale, ongi da. Bueno, deitu behar banauzu.

209
00:28:30,280 --> 00:28:31,120
Agur ba.

210
00:28:54,200 --> 00:28:55,960
Ondo izan. Eskerrik asko.

211
00:29:37,120 --> 00:29:37,960
Ama?

212
00:30:04,760 --> 00:30:08,040
PEGGY: ITZULI ZARA?

213
00:30:18,520 --> 00:30:19,600
Eskerrik asko.

214
00:30:20,600 --> 00:30:21,440
Topa.

215
00:30:25,720 --> 00:30:27,640
- Dantzatu nahi duzu?
- Bai.

216
00:30:28,240 --> 00:30:29,080
Tira.

217
00:30:34,640 --> 00:30:37,120
Zergatik itzuli zara hain goiz Paristik?

218
00:30:38,600 --> 00:30:41,960
Arraioa, ez esan Jayk hanka sartu duela.

219
00:30:41,960 --> 00:30:45,160
Ez, ezin hobea izan da.

220
00:30:45,160 --> 00:30:46,560
Orduan, zer egin duzu?

221
00:30:51,160 --> 00:30:54,360
- Gogoan duzu ezagutu zenuen William?
- Gizon ezkondua.

222
00:30:57,440 --> 00:30:59,280
Gure hotelean agertu zen.

223
00:31:01,200 --> 00:31:03,560
Arrisku izugarria zara.

224
00:31:04,840 --> 00:31:07,000
Ez dago ezkondua bakarrik,

225
00:31:10,720 --> 00:31:11,960
Jayren aita ere bada.

226
00:31:18,280 --> 00:31:19,560
Anna, zer da hau?

227
00:31:24,560 --> 00:31:27,360
- Barkatu, nik...
- Ez dut zure onespenik behar.

228
00:31:27,360 --> 00:31:29,760
- Eta jakiten badute?
- Ez dute jakingo.

229
00:31:29,760 --> 00:31:33,360
- Nola zaude hain ziur?
- Inork ez daki eta ez du jakingo.

230
00:31:33,360 --> 00:31:36,320
Hori ez da egia.
Orain nik dakidalako, ezta?

231
00:31:38,600 --> 00:31:40,720
Anna, sentitzen dut. Anna, mesedez...

232
00:32:27,840 --> 00:32:29,040
Anna Barton?

233
00:32:32,240 --> 00:32:33,080
Bai.

234
00:32:44,840 --> 00:32:47,200
GALDEREKIN BIZITZEN IKASTEN NABIL. JAY.

235
00:33:00,920 --> 00:33:02,480
<i>Irribarre eginarazi dizut?</i>

236
00:33:04,000 --> 00:33:04,840
Eskerrik asko.

237
00:33:05,480 --> 00:33:08,800
<i>Gauean libre zaude?
Parisen zerbait esatea ahaztu dut.</i>

238
00:33:10,040 --> 00:33:12,560
Erre usaina dago.

239
00:33:12,560 --> 00:33:14,840
Hau goiz etortzeagatik gertatzen da.

240
00:33:14,840 --> 00:33:16,600
Jarraitu ibiltzen.

241
00:33:16,600 --> 00:33:19,800
- Ez naiz fidatzen.
- Fidatu egin behar duzu.

242
00:33:19,800 --> 00:33:21,840
- Kontuz mahaiarekin.
- Badakit.

243
00:33:21,840 --> 00:33:24,440
Primeran, orain ondotik pasatuko zara.

244
00:33:24,440 --> 00:33:25,640
Hori da, primeran.

245
00:33:25,640 --> 00:33:28,920
Ez ireki begiak.
Versaillesera eramango zaitut laster.

246
00:33:30,200 --> 00:33:32,120
Lehen urratsa eskuinera.

247
00:33:32,120 --> 00:33:33,920
Zergatik? Zer da hau, Jay?

248
00:33:34,680 --> 00:33:35,520
Ikusiko duzu.

249
00:33:36,520 --> 00:33:37,640
Hona garagardo bat.

250
00:33:38,160 --> 00:33:40,280
- Eskerrik asko.
- Disfrutatu.

251
00:33:40,280 --> 00:33:41,240
Ez begiratu.

252
00:33:59,840 --> 00:34:02,120
Merezi izan du batzarrera bidaiatzea?

253
00:34:02,760 --> 00:34:04,200
Bai.

254
00:34:04,200 --> 00:34:05,680
Pozten nau joan izanak.

255
00:34:13,560 --> 00:34:14,800
Baliteke lana izatea.

256
00:34:21,440 --> 00:34:23,880
EZEZAGUNA: BADAKIT ZERTAN ZABILTZAN.

257
00:34:27,960 --> 00:34:28,960
William?

258
00:34:28,960 --> 00:34:31,360
ASKI DA, PERBERTITU HALAKOA.

259
00:34:31,360 --> 00:34:32,480
William!

260
00:34:33,680 --> 00:34:34,760
Zer duzu?

261
00:34:38,240 --> 00:34:39,640
Dei bat egin behar dut.

262
00:35:01,600 --> 00:35:02,480
Zer zabiltza?

263
00:35:02,480 --> 00:35:04,240
Zurekin hitz egin behar dut.

264
00:35:05,040 --> 00:35:07,480
<i>- Hau ezin da berriro gertatu.</i>
- Badakit.

265
00:35:07,480 --> 00:35:09,480
Parisen egindakoaren ondoren,

266
00:35:10,320 --> 00:35:12,320
niregatik zerbait egin behar duzu.

267
00:35:13,400 --> 00:35:14,240
<i>Bai?</i>

268
00:35:16,840 --> 00:35:19,320
Jayk ezkontza proposatuko didala uste dut.

269
00:35:22,080 --> 00:35:24,600
Zure baimena nahi dut baietz esateko.

270
00:35:26,400 --> 00:35:27,840
<i>Ezagutzen dituzu arauak.</i>

271
00:35:28,720 --> 00:35:30,120
<i>Esan baietz esateko.</i>

272
00:35:35,160 --> 00:35:37,680
<i>William, zein dira nire jarraibideak?</i>

273
00:35:39,440 --> 00:35:40,320
Zergatik?

274
00:35:42,880 --> 00:35:44,360
Zure semea nahi dudalako.

275
00:35:45,560 --> 00:35:47,040
Normaltasuna da niretzat.

276
00:35:47,760 --> 00:35:50,200
Bikote bat gara, beste edozein bezalakoa.

277
00:35:50,840 --> 00:35:51,920
Hau da egokiena.

278
00:35:54,120 --> 00:35:56,320
Hau da niretzat nahi dudana, William.

279
00:35:57,640 --> 00:35:59,240
Esan entzun nahi dudana.

280
00:36:07,720 --> 00:36:08,560
Anna...

281
00:36:11,960 --> 00:36:14,040
Jayk ezkontza proposatzen dizunean...

282
00:36:16,160 --> 00:36:17,360
baietz esango diozu.

283
00:36:21,920 --> 00:36:23,240
Alaitu zaitez, maite.

284
00:36:24,480 --> 00:36:27,440
Ez duzu niregandik gutxiago izango,
gehiago baizik.

285
00:36:28,120 --> 00:36:29,280
Hala espero dut.

286
00:36:29,280 --> 00:36:32,360
Bai, askoz gehiago aldi oro.

287
00:36:36,120 --> 00:36:37,720
Zer esan behar zenidan?

288
00:36:43,800 --> 00:36:44,640
Ezer ez.

289
00:36:53,120 --> 00:36:53,960
Bat.

290
00:36:56,040 --> 00:36:57,400
Egia izatea espero dut.

291
00:36:58,360 --> 00:37:02,080
Chefaren txanoa jantzi beharko nuke,
<i>Ratatouille</i> n bezala?

292
00:37:02,080 --> 00:37:05,200
Parisen gaude egiatan.
Eiffel dorrea ikus dezaket.

293
00:37:05,200 --> 00:37:07,200
Zer moduz zure azentu frantsesa?

294
00:37:10,880 --> 00:37:12,000
Jay...

295
00:37:26,640 --> 00:37:27,560
Anna Barton,

296
00:37:29,360 --> 00:37:32,440
ezagutu zintudanean,
nire barruan zerbait aldatu zen.

297
00:37:34,560 --> 00:37:38,400
Inoiz ez naiz hain zoriontsu sentitu,
eta hori zuri esker izan da.

298
00:37:38,400 --> 00:37:40,240
Anna, nirekin ezkonduko zara?

299
00:37:42,840 --> 00:37:43,680
Bai.

300
00:37:44,240 --> 00:37:45,520
- Bai?
- Bai.

301
00:37:52,040 --> 00:37:54,920
Ai, itxaron.
Eraztun bat daukat, sentitzen dut.

302
00:37:55,760 --> 00:37:58,480
- Dena gaizki egiten ari naiz.
- Ene, Jay!

303
00:38:06,000 --> 00:38:07,160
Ederra da.

304
00:38:13,680 --> 00:38:14,520
Eskerrik asko.

305
00:38:17,160 --> 00:38:18,000
William.

306
00:38:19,000 --> 00:38:20,080
Ondo zaude?

307
00:38:23,000 --> 00:38:24,040
Bai.

308
00:38:30,640 --> 00:38:31,480
Ondo.

309
00:39:16,760 --> 00:39:19,400
Azpitituluak: Oihana Guillan Valdés

